Nola heldu Social Antzokira?
Metro Bilbao: Basauri geltokia, Basozelai irteera
Bizkaibus: www.bizkaia.eus/bizkaibus Social Antzokitik gertuen dagoen geltokia: Miradores edo Udaletxea
Renfe: Bilbao-Urduña aldirikoa, Bidebieta-Basauri geltokia
Euskotren: Bilbao-Donostia, Ariz geltokia
Taxi: 15 minutuko bidaia (trafiko gutxirekin) Biboko erdigunetik (Moyua) Social Antzokira
Antzokiko kontzertuak zutik edo eserita ikusten dira?
Zutik. Besaulkiak kendu egiten dira.
Social Antzokiko ordainpeko kontzertuetan barra zerbitzua izango al da?
Bai. Garagardoa, kalimotxoa, ura edo freskagarriak eskatzeko aukera izango duzu, salneurri merkeetan.
Antzokian ba al da arropazaindegirik?
Ez.
Antzokitik irten eta sartu al naiteke nahi dudan bakoitzean?
Bai. Sartzen zaren lehenengo aldian, eskuan zigilu bat jarriko dizugu nahi beste aldiz irten eta sartu ahal izateko.
18 urtez beherakoek sartzerik al daukate?
Bai, beti ere guraso edo tutore batek lagunduta.
Non bazkaldu edo afaldu dezaket MAZ Basauriren kontzertuetara joan aurretik?
Basaurik ostalaritza sare zabala dauka, hemen dauzkazu Google Maps-en euren kokapena partekatu duten negozioak biltzen dituzten bi esteka:
Informazio gehiago: www.basaurikomerkatariak.com