VOLTIUM

Noiz jotzen du MAZ Basauri 2019an: Larunbata, apirilak 27 (Haxotz eta Agian-ekin, kalean doakoa)

 

Voltium bizkaitarrek, duela hilabete batzuk arte Kimera izenpean ezagunak zirenak, euskara eta ingelesa uztartzen dute euren abestietan, Old School Trash Metal-a oinarri edukita. Zuzeneko indartsu batekin, ez dute inor hotz utziko.

Taldea musikari gazte eta beteranoen arteko nahasketa da. Komunean daukatena, influentzia musikalak. Norabide berdinean ibiltzeko daukaten gaitasunak Rockein-en Publikoaren saria irabaztera eraman ditu.