VIVA SUECIA

Noiz jotzen dute MAZ Basauri 2019an: Ostirala, maiatzak 3 (Triángulo de Amor Bizarro eta The Owl Project-ekin)

Lau urteren buruan, Viva Suecia areto txikietan jotzetik areto handietan sarrerak agortu eta Espainiako hainbat jaialdietako kartel buru izatera pasa da. Murtziako laukoteak Espainiako artistarik onenari saria jaso berri du 2018ko MTV EMA sarietan (Bilbon). 2017an MIN sarietan ‘Bien por ti’ abestiari esker ‘Abesti onenari saria’ irabazi zuten.

Indie-rock-a euren bi diskoen oinarria da: ‘La fuerza mayor’, 2016an argitaratua, eta ‘Otros principios fundamentales’, 2017koa, biak Subterfuge zigiluaren bitartez kaleratuak. Oraintxe bertan estudioan dira lan berria grabatzen.