TRIÁNGULO DE AMOR BIZARRO

Noiz jotzen dute MAZ Basauri 2019an: Ostirala, maiatzak 3 (Viva Suecia eta The Owl Project-ekin)

Triángulo de Amor Bizarrok lau disko kaleratu ditu. Azkenengoak (‘Salve discordia’) 11 abesti dauzka, belaunaldietan zehar bizirik iraungo dutenak. Duela gutxi ‘El gatopardo’ (2018) EPa kaleratu dute, euren goranzko joera berretsita. Euren musika haratago eramatea lortu dute, fuzz-ez beteriko gehiegikeria erritmikotik melodia gozoetara, beti ere euren letren ukitu pertsonalak lagunduta. Espainiako kazetari musikalen elkarteak Ruido saria eman zien, urteko diskorik onenari.