TOUNDRA

Noiz jotzen dute MAZ Basauri 2019an: Larunbata, apirilak 27 (Mursego-rekin)

Riff boteretsuak, melodia ederrak eta atmosfera korapilotsuak, guzti hori taldearen zuzenekoaren sugar goria indartzen duten abesti zabalek lagunduta. Hori da Toundra. Eta horrek eraman ditu Europa mailan talde instrumentalen artean txalotuenetarikoa izatera.

2018ak berebiziko garrantzia izan du euren ibilbidean ‘Vortex’ bosgarren diskoari esker. Paris, Berlin, Hanburgo eta Londres bezalako hirietan jotzea baimendu die, baita Mad Cool edo Viña Rock bezalako jaialdietan ere. Gainera, Toundrak Atlantikoa zeharkatu du Méxicon bira bat egiteko eta bertan ere talde erreferentziala bilakatzeko.