THE OWL PROJECT

Noiz jotzen dute MAZ Basauri 2019an: Ostirala, maiatzak 3 (Viva Suecia eta Triángulo de Amor Bizarro-rekin)

2012an sortu zen The Owl Project. Rock tradizionala egungo elektronikarekin orekatuz, taldeari nortasun propioa duen soinua ematea lortu dute. Kritikak Oasis, Kasabian edo Primal Scream bezalako talde britainiarrekin alderatu ditu.

2018an euren lehen disko luzea kaleratu eta Rockein-en azken edizioko sari nagusia irabazi dute. Hurrengo asteetan The Owl Project-ek EP berria aurkeztuko du, bertan abesti berriek taldearen ohiko soinuari bira bat emango diote.