PLAY ‘N’ KIDS

Noiz jotzen du MAZ Basauri 2018an: Larunbata, apirilak 28 (Txiki MAZen barnean)

Play ‘N’ Kids-eko kideek hiru tailer emango dituzte:

Musika pintatu: Rock-a koloreztatu
Lehenengo tailerrean txikiek rock-aren historiako talde garrantzitsuenak ezagutuko dituzte euren disko ospetsuenen azalak koloreztatuta.

Nire lehen tatuajea
Tatuaje hauen diseinuak hain dira erakargarriak seme-alabarekin ilaran jarriko zarela zuri ere bat jartzeko.

Rockstar makillajea
Bilakatu zaitez rock izar! Haur bakoitzak bere rockstar gogokoenaren makillajea aukeratuko du: Kiss, Björk, REM…