MURSEGO

Noiz jotzen du MAZ Basauri 2019an: Larunbata, apirilak 27 (Toundra-rekin)

Eibarren 1977an jaioa, Maite Arroitajauregi biolontxeloan lizentziatua da Gasteizeko Goi Kontserbatorioan. Zenbait bandatan parte hartu eta gero (Anari, Lisabö eta Xabier Montoiarekin, besteak beste), 2009an Mursego sortu zuen, bakarkako proiektua, eta “Bat” diskoa argitaratu zuen. Disko harekin askotariko agertokietan jo zuen, hasi Parisen eta Erromaraino. Harrezkero, bere gisako musika-hizkuntza baten bila jardun du, abangoardia, folklorea eta musika klasikoa hibridatu nahian. Ondorioz, kontzertu ugari eta beste bi disko iritsi dira: “Bi” eta “Hiru”, 2010ean eta 2013an (Bidehutsen) argitaratuak, hurrenez hurren.

Dantzaren eta antzerkiaren arloan eginiko unean uneko kolaborazio batzuetatik harago, Arroitajauregik ibilbide oparo bati ekin dio ikus-entzunezkoen munduan. Hainbat film laburren musika idatzi du, besteak beste, Isaki Lacuestaren “El rito”, 2012 eta “Herencia”, edo Aritz Morenoren “Cólera” film laburrena, baita zenbait film luzerena ere, hala nola Víctor Iriarteren “Invisible” eta Oskar Alegriaren “Emak Bakia” filmena. Azken hori Donostia Zinemaldiko Zabaltegin aurkeztu zen, 2012an. 2015ean, Asier Altunaren “Amama” filmeko soinu-banda konposatu zuen, Javi Pezekin batera. Filma Donostia Zinemaldiko Sail Ofizialean aurkeztu zen, eta Montpelliereko zinema-jaialdian saritu zuten, musika onenaren kategorian.

2017an Oiondarrakin eta Oiondarrentzat diska bat grabatu du elkarbizitza sustatzeko asmoz.