CHRISTINA ROSENVINGE

Noiz jotzen du MAZ Basauri 2019an: Ostirala, apirilak 26 (Anari-rekin)

Iragan urrian Espainiako Musika garaikideen sari nazionala jaso eta gero, bere azken laneko letrak, ‘Un hombre rubio’ (2018ko otsaila), “gizonezkoaren bakardadea barrutik ezagutzeko nire ni maskulinotik ateratakoak” direla adierazi du Rosenvingek.

Oso disko pertsonala, ohi bezala, hainbat nortasun maskulinoekin jokatzeko balio izan diona: seme, aita, amorante… bere buruari buruz hitz egiten egotearen atea irekita utzita. ‘Romance de plata’ abestia abiapuntu izanda, bere aitaren omenez idatzitakoa, Christinak rock klasikoaren erremintak hartu ditu poesia lirikoenaren zerbitzura jartzeko.