ANARI

Noiz jotzen du MAZ Basauri 2019an: Ostirala, apirilak 26 (Christina Rosenvinge-rekin)

Bederatzi disko kaleratuta, Azkoitiako Anari lagunez inguratzen da bere izena hartzen duen bandan. Kasualitatez hasi bazen Anari musikaren munduan, berak dioen moduan, kasualitatez ere sortu da ondoren etorri den guztia.

Negu Gorriak, Inoren Ero Ni edo El Hombre Burbuja bezalako taldeetako kide ohiak ditu bidelagun 1997an proiektua hasi zenetik eta ordutik hona ez dira gelditu. Intentsitatea hartzen doazen kantu arinak, rock-a edo abesti lasaiagoak dira euren aurkezpen txartela.