Nola heldu Social Antzokira?

Metro Bilbao: Basauri geltokia, Basozelai irteera

Bizkaibus: www.bizkaia.eus/bizkaibus Social Antzokitik gertuen dagoen geltokia: Miradores edo Udaletxea

Renfe: Bilbao-Urduña aldirikoa, Bidebieta-Basauri geltokia

Euskotren: Bilbao-Donostia, Ariz geltokia

Taxi: 15 minutuko bidaia (trafiko gutxirekin) Biboko erdigunetik (Moyua) Social Antzokira

 

Antzokiko kontzertuak zutik edo eserita ikusten dira?

Zutik. Besaulkiak kendu egiten dira.

 

Social Antzokiko ordainpeko kontzertuetan barra zerbitzua izango al da?

Bai. Garagardoa, kalimotxoa, ura edo freskagarriak eskatzeko aukera izango duzu, salneurri merkeetan.

 

Antzokian ba al da arropazaindegirik?

Ez.

 

Antzokitik irten eta sartu al naiteke nahi dudan bakoitzean?

Bai. Sartzen zaren lehenengo aldian, eskuan zigilu bat jarriko dizugu nahi beste aldiz irten eta sartu ahal izateko.

 

18 urtez beherakoek sartzerik al daukate?

Bai, beti ere guraso edo tutore batek lagunduta.

 

Non bazkaldu edo afaldu dezaket MAZ Basauriren kontzertuetara joan aurretik?

Basaurik ostalaritza sare zabala dauka, hemen dauzkazu Google Maps-en euren kokapena partekatu duten negozioak biltzen dituzten bi esteka:

Jatetxeak

Tabernak, pintxoak

Informazio gehiago: www.basaurikomerkatariak.com

 

Non egin dezaket lo Basaurin?

Armiñe hotela (***): http://www.hotelarmine.com/

Ariz ostatua: http://www.hostalariz.com

 

Bilbon Ercilla Hotelak kateko edozein hotel gomendatzen dizugu, MAZ Basauriren laguntzaile direnak:  http://www.ercillahoteles.com/es